XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Errebotea Billabonan

Billabonan erreboteaz hitzegiteak nahitaez Pedro Yarza Elizaran Manco de Villabona izenez ezagutzen zena aipatzea dakar.

1861eko ekainaren 29an jaioa, Manco herriak izan zuen lehenengo figura izan baitzen, ez bakarrik errebote modalitatean, baita yoko garbian hasi zenean ere, horretan profesional izan zelarik Chiquito de Eibar mitikoa ere garaituz.

Mancok ez zuen 1881 urte inguruan Billabonako plaza berria inauguratzeak ekarritako aukera galdu, eta ia une hartan bertan Pilotari Afizionatuen Eskola bat sortu zuen, bere arloan aitzindaria, eta urteetan zehar indarra hartzen joan zen hazia, lur honek eman duen jokalari profesionalen sorta eder bat osatu arte (horri buruz liburu honetako beste kapitulu batean hitzegingo da).

Donostian Chiquito de Eibar garaitu ondoren, Manco de Villabona ospearen goreneraino iritsi zen, eta Euskal Herriko eta Madrileko pilotalekuetan arrakasta lortu ondoren, kontratu abantailatsu batekin Hego Ameriketara joaten da 1885. urtean.

Itzal sakona uzten du Pedro Yarzak joaterakoan bai profesionalki nola pertsonalki, kantxatan gizon arroa eta handik kanpo gizon apala izanik.

Horren erakusgarri, Ameriketan bere bigarren denboraldia jokatzeko barkua hartzera zioala Diario de San Sebastiánera bidalitako idatzia azaltzen dizuegu:

PEDRO YARZA ELIZARAN. Manco de Villabona